Bazkide agurgarria:

Jakinarazi nahi dizugu, Galdakaoko Txirrindularitza Elkarteak, haur eta nerabeen kirol- esparruan euskararen erabilera sustatzeko proiektuan parte hartuko duela, Galdakaoko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan eta Ebete hizkuntza-zerbitzuen aholkularitza eta laguntzarekin.

Kirol ingurunean gazteen artean euskararen erabilera sustatzen jarraituko dugu aurten ere. Galdakaoko gazteek euskararekiko duten pertzepzioa hobetzea da gure helburua, horretarako, eurentzako erakargarriak diren dinamikak proposatzen saiatuko gara, baita gazteenen entrenamenduetan euskara bermatzen.

Eskura ditugun komunikabideen bidez, klubak, komunikazio sareetan arreta jarriko dugu eta egiten den guztiaren inguruan, elebietan informatzen saiatuko gara.

Ahal den gehienetan, entrenamenduetan, euskararen presentzia bermatzen ahaleginduko gara, entrenatzaileeri horrela adierazi diegu eta kirolarien partidu osteko elkarrizketen dinamikarekin entrenatzaile eta kirolarien arteko hitz egiteko ohituran eragin nahi dugu. Gainera, klubaren konpromisoa erakusteko zuzendaritzak ere euskara sustatzeko erronkak zehaztu ditu 2025erako.

KOMUNIKATU OFIZIALAGaldakaoko eskolek, kirol kluben, eta beraz, gure klubaren laguntza behar dutela adierazi digute, gazteen euskara gaitasun eta euskararekiko duten pertzepzio kezkagarria dela eta. Horregatik, gizartearen eta Galdakaoko gazteen beharrei eutsi nahian, gure helburuak egokitu nahi ditugu haur eta nerabeak eleaniztunak izatera iritsi daitezen, kirol esparrutik euskara indartuz eta kirolguneak geroz eta euskaldunagoak izatera bidean DENOK lagun dezagun.

1- SAIO BAT ANTOLATU ENTRENATZAILE ETA ZUZENDARITZAREKIN EUSKARA KIROLETIK SUSTATZEAK DAUKAN GARRANTZIAZ OHARTZEKO.

2- SARE SOZIALETAKO PUBLIKAZIOAK ETA KARTELAK ELEBIETAN IDAZTEA.

3- KIROLARIEK GEHIAGO HITZ EGIN DEZATEN SORTUTAKO DINAMIKA AURRERA ATERATZEN SAIATZEA (LEHIKETEN OSTEKO ELKARRIZKETAK, HITZEZ JOLASTU).

Guraso eta gertuko gehienek euskaraz hitz egiteko gaitasuna duzue, eta zuek ere, gazteek euskararekiko duten pertzepzioan eragiteko gai zarete, gu bezala. Guztion laguntza eskatzen dugu, kirolguneetan euskara gehiago entzun daiten eta kiroleko esperientzia positiboak euskararekin harremantzeko.

Euskarak kirola behar duelako eta euskarak herri egiten gaituelako, Futbol, Pilota, Atletismo, Igeriketa, Bolei eta Txirrindularitza Taldeetako zuzendaritzak norabide horretan lerratzeko apustua egin nahi dugu, zuek guztokin batera, BAZKIDE, GURASO, KIROLARI ETA HERRI KIDE!

Adeitasunez,

Galdakao Txirrindulari Elkartea GELA

Galdakao T.E. Gela
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.