GELA 2025 ERRONKA
Ekainaren 7an ARDANZA PARKEAN (GALDAKAO) MOZOILLO EGUNArekin partekatutako jardunaldi batekin itzuliko gara aurten ere, adin guztientzako jarduera solidarioekin, bizikletaren erabileraren sustapenarekin, naturarekiko harremanarekin, eta elkartasun eta lankidetza balioak transmitituz. Aurten ere gure erronka solidarioan parte hartzera eta laguntzera animatzea espero dugu.
«Gure oinek ahal badute, mendi-ibilien aulki egokitua ere bai» goiburuarekin, gure helburu solidarioa helarazi nahi dugu aurtengorako, egokitutako aulki bat erosi, dibertsitate funtzionala duten 68 kg-rainoko haurrek mendira joan, mendi-ibiliak egin eta naturguneetara iristeko aukera izan dezaten.
Aulkia Bizkaiko Mendizale Federazioari emango zaio eta GALDAKAOKO GANGUREN MENDIGOIZALE TALDEAK kudeatuko du.
Parte har dezakezuen ordutegi eta jarduera solidarioak partekatzen dizkizuegu. Gainera, aurreko urteetan bezala, ERRONKA amaitzean egingo dugun oparien zozketarako txartel solidarioak salgai egongo dira.
ANIMATU! EGIN KLIK HEMEN IZENA EMATEKO FORMULARIORA SARTZEKO.
AGENDA ETA ORDUTEGIAK
7:00 – 20:00
“BTT ERRONKA GALDAKAO-GORBEIA-GALDAKAO”, 110km. Gehienez 20 plaza. BETETAKO PLAZAK.
16:30 – 20:00
GELA Ginkana Handia, Ardanza parkean, gehienez 120 plaza 6-14 urte bitarteko haurrentzat.
SPINNING “Ardantza Parkean” spinning-eko saio hirukoitza, 45 minutuko 3 saio, 15 plaza saio bakoitzeko.
BIZI ESKOLA ARRIGORRIAGAK KUDEATUTAKO BIZIKLETA AZOKA SOLIDARIOA. Bilketa solidarioa 16:30 – 17:00. Salmenta 17:00 – 20:00. https://bizieskola.net/eu
19:50 – 20:10
“Igoera herrikoia” Plazakoetxetik Ardanza parkeraino, 500 m, BTT ERRONKAKO eta GINKANAKO parte-hartzaileak.
20:15
ERRONKAREN amaiera, oparien zozketa eta oroigarrien banaketa.

